2014/12/18 09:00

Olentzeroren ikazkinen bisitaldia

Laudioko ikastetxeak, Laudio

Kaixo lagunak,

Olentzeroren ikazkin laguntzaileak gaituzue. Aurten ere zuen ikastetxeetara hurbilduko gara Olentzerorentzako egin dituzuen marrazkiak, bertsoak, olerkiak, gutunak, … biltzera.

Euskal Herriko antzinako garaikoa da, garai zaharretakoa, gizakiak naturarekin harreman sendoagoa zeukan garaietako pertsonaia da gure Olentzero, neguko solstizioarekin lotura duena.

Jatorriz, suarekin du erlazio zuzen zuzena:  Sua da zaharra berritzen duena, okerra garbitzen duena. Sua da, indar berriaren adierazle.

Igitaia, sua bezala, bizi indarraren adierazle da: zaharra mozten du, kimu berriari lekua egiteko.

Hona abenduaren 18rako bisitaren ordutegia:

10:00etan  La Milagrosa

10:30etan Lamuza

11:00etan Ikastola

12:30etan Latiorro

13:00etan Lantxe

Zuen harrera berotsuaren zain gaudelarik, musu handi bana bidaltzen dizuegu.


OLENTZEROREN IKAZKIN-LAGUNAK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide