2015/01/14 09:00

Laudio Ikastolaren XV. Hezkuntza Jardunaldiak: Azucena Alonso Gonzalez

Kultur Etxea, Laudio

Laudio Ikastolak, XV. Hezkuntza Jardunaldiak antolatuko ditu. Aurtengoan formatu berrituarekin aurkezten zaizkigu Jardunaldiak. Bi egun jarraituan beharrean hile desberdinetan burutuko dira, urtarrilaren 24an lehen saioa burutuko da eta martxo-apirilean bigarrena. Saio hauek Laudioko Kultura Etxean larunbat goizean 10:00etatik 13:00etara egingo dira.

Herritar guztiei zuzendutako jardunaldiek heziketa prozesuan agertzen diren erronka desberdinen inguruko hausnarketa eta esperientzien elkar-trukaketa dute helburutzat. Lehen saio honetan Azucena Alonso González irakasle Kolonbiarra hizlari izango da. Jardunaldia bi zatitan banatuko da, lehen zatian irakaslearen esperientziari buruz hitz egingo du. Esperientzia latza, non muturreko egoera bateko irakaskuntzari buruz arituko den Diego Uribe Lizeoan izandako esperientzia, kontuan hartu, Bogotako hegoaldean kokatutako ikastetxea izanik biolentzia, ekonomi eta eskola-gabetze tasa altuak dituen ikastetxe bati buruz hitz egiten gaudela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide