Satya Yoga Eskolaren udazkeneko programazioa prest dago

Erredakzioa 2013ko urr. 8a, 14:00

Satya Yoga Eskolaren udazkeneko programazioak Makrobiotika, Yoga Sadhana, estresaren prebentzioa eta erlaxazio teknikak lantzeko aukera eskainiko du.

Satya Yoga Eskolak bere ohiko yoga saioen eskaintza osatuko duen udazkenerako programa aurkeztu berri du. Hitzaldiak, yoga saio irekiak eta tailerrak, besteak beste, elkartu ditu Laudioko Yoga eta Meditazio eskolak bere eskaintza osagarrian.

Makrobiotika

Satya Yoga Eskolaren udazkeneko programazioak Makrobiotika, Yoga Sadhana, estresaren prebentzioa eta erlaxazio teknikak lantzeko aukera eskainiko du.

Satya Yoga Eskolak bere ohiko yoga saioen eskaintza osatuko duen udazkenerako programa aurkeztu berri du. Hitzaldiak, yoga saio irekiak eta tailerrak, besteak beste, elkartu ditu Laudioko Yoga eta Meditazio eskolak bere eskaintza osagarrian.

Makrobiotika

Nieves Urrutia Pranzonik, farmazia lizentziaduna, dietoterapia eta nutrizio espezialista eta makrobiotika eta txinatar medikuntzako aholkularia, eskainiko du lehen hitzaldia urriaren 18an, ostirala, iluntzeko 20:00etan. “Dieta makrobiotikoa: zure osasuna kudeatzeko erreminta” izenburutik abiatuta, Makrobiotikaren onuren azalpena eskainiko ditu Nieves Pranzonik, honela laburbiltzen du bere jardunaren xedea: “makrobiotikaren helburu nagusia bizitza luzea lortzetik haratago doa eta bilatzen duena zera da: gure ametsetako bizitza eskuratzen lagunduko digun askatasuna eskura dezagula. Horregatik makrobiotikan ez dago debekurik: norberak ezartzen ditu bere mugak, bere aukerak hautatuz eta bere bide propioari ekinez. Hor bai, beti naturaren legeak eta gure inguruko izakiak errespetatuz “.

Yoga saio irekiak eta Yoga Sadhana

Ohi bezala, Satya Yoga Eskolak doako saio irekiak eskainiko ditu hilean behin. Ikasturtearen lehen hiruhilekoan ostiralez, 18:00etatik 19:30era, zabalduko dituzte eskolako ateak urriaren 11n, azaroaren 15ean eta abenduaren 20an.

Yoga Sadhanaren praktika berriz, larunbatetan kokatu dute 10:00etatik 13:00etara. Urriaren 19an, azaroaren 23an eta abenduaren 14an eskainiko dituzte saioak. Yoga teknika ezberdinak saio bakar batean biltzen ditu yoga sadhanak, besteak beste,  kriya yoga, hatha yoga, yoga nidra, mantrak, pranayama eta dhyana praktikatan sakontzeko aukera eskainiz.

Tailerrak

Honez gain, eskolaren programazioak hiru tailer praktiko eskainiko ditu eguberri bitartean. “Informazio onirikoaren interpretazioa: ametsak” hitzaldi-tailerra eskainiko du Susana Corbellak eskolako egoitzan azaroaren 9an 17:30etik 19:30era.

Azkenik, estresaren prebentziorako tailerra azaroak 30ean eta erlaxazio tekniken tailerra abenduak 21ean eskainiko ditu eskolako zuzendariak, Itziar Etxebarriak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide