2015/04/26 07:00
LEHIAKETAREN OINARRIAK
1. Lehiaketa Laudioko Herriko Plazan burutuko da.
2. 18 urte baino gehiago duten lehiakideak parte har dezakete eta ondoren zehazten diren arauak bete beharko dituzte:
a. Kazola bakoitzeko gutxienez 200 barraskilo ipiniko dira.
b. Behar diren osagai guztiak partaideek ekarriko dituzte.
c. Osagaiak partaideak aukeratuko ditu. Barraskiloak garbituta eta egosita ekarri daitezke.
d. Lehiakide bakoitzak bere butano sutegia ekarriko du
e. Lehiaketaren antolatzaileak partaideen zalantzak argitzeko 9:00etatik egongo dira. Izena emateko epea 10:30tan itxiko da eta kazolak 12:30ean baino lehen aurkeztu beharko dira. Ondoren sari banaketa egingo da.
f. Aurkezteko modua, puntuan egotea eta zaporea puntuatuko dira
g. Sariak honako hauek izango dira:
1) 150 euro, trofeo eta txapela
2) 120 euro eta trofeoa.
3) 90 euro eta trofeoa.
4) 72 euro eta trofeoa.
5) 60 euro eta trofeoa.
h. KAZOLA IRABAZLEAREN barraskiloak antolatzaileen esku geldituko dira
i. Epaimahaia antolaketarekin zerikusirik gabeko pertsonek osatuta egongo da eta euren erabakia apelaezina izango da.
j. Lehiaketa bitartean gorabeheraren bat gertatzen bada, antolatzaileak ez dira horien erantzule izango.
k. Partaide guztiei oroigarri bana emango zaie.
OHARRA: Izen-ematea doakoa izango da. Sukaldari bakoitzak bi laguntzaile izango ditu eta ezin izango da beste inor egon lehiakideentzako lekuan.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.