2015/05/30 08:30

Joxemari Agirretxe: “Baloreetan hazi, hezi, bizi”

Joxemari Agirretxe: “Baloreetan hazi, hezi, bizi”
Kultura Etxean, Laudio
Hitzaldiak “Sentitu, pentsatu, ekin… Joxemarirekin” izenburua izango du eta berton Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak baloreak lantzeko bultzatu duen “sentitu, pentsatu, ekin” metodologiari buruzko hausnarketa partekatuko du Joxemarik bere pailazo, hezitzaile, euskaltzale eta guraso ikusmiratik, aldi berean bere ibilbide osoaren errepaso bat eskainiz. Horrez gain “Herri hezitzaile, eskola herritarra” dinamikaren partaide denez gero, ekimen honetan diharduten eragileak  lantzen ari diren proposamenaren berri emango du.
 
Jardunaldia hezkuntza komunitateetan lanean ari diren kolektibo guztiei irekita dago, hezkuntza formalean zein ez formalean aritzen direnei, interesa duen herritar orori finean. Oraingo saioan guraso euskaldunei bereziki egokitutako eskaintza jorratu du Laudio Ikastolak.
 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide