2016/04/17 06:00
Orientazioa HASIERA : 8:00 = AMAIERA: 15:00
Oxigenoa Euskaraz Laudio Udaleko Euskara Arloaren bitartez antolatutako egitasmo bat da. Gazteei zuzendutako aisialdi ekimen honen bidez euren euskararen erabileran eta ezagutzan eragin nahi da. Eta batez ere, euskarazko lagunarteko harreman berriak piztu. Horretarako, hainbat mendi irteera egiten da eta, bestetik, gainerako formazio osagarria ematen zaie (elikadura, konstelazioak, sukaldaritza, orientazioa, landaredia...) betiere, arestian esan bezala, euskararen altxorra aberasteko asmoz antolatuta.
Laudioko DBH ikastetxeetako ikasleek (12-16 urte, ggb) har dezakete parte. Irteerak igandeetan izaten dira eta bere garapenaz Mendiak eta Herriak mendi-gidarien enpresa arduratzen da. Amaitzeko, hau antolatu ahal izateko, ezinbestekoa izaten da herriko ikastetxeen (Laudio Ikastola, Laudio Institutua eta La Milagrosa) inplikazio eskergabea.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.