2015/10/09 17:00

Kuku Habiaren Gainean

Kuku Habiaren Gainean
Basalarrina, Laudio

Jatorrizko izenburua: One Flew Over the Cuckoo's Nest

Urtea: 1975

Generoa: Drama

Iraupena: 133 minutu

Herrialdea: Amerikako Estatu Batuak

Zuzendaria: Milos Forman

Aktoreak: Jack Nicholson, Louise Fletcher, Danny DeVito...

 

Iruzki txiki bat: Gutxi dira historian zehar Oscar Sarietako 5 sari printzipalak jaso izan dituzten filmak eta Kuku Habiaren Gainean horietako bat dugu. R. P. McMurphy (Jack Nicholson) krimen bat egin ostean ospitale psikiatriko batean giltzapetzen dute. Haren izaera errebeldeak ospitaleko atnosfera itogarriari, disziplina hertsiari eta bizitza kuadrikulatuari aurre egitera bultzatuko du McMurphy. Jarrera honek baina ospitaleko zuzendari zorrotz den Ratched andereñoarekin (Louise Fletcher) arazo bat baino gehiago sortaraziko dio. Film hau eta haren inspirazio izan zen izen bereko liburua amerikar osasun sistema psikiatrikoarekiko kritika izan ziren. Jack Nicholson gaztearen aktuazio magistralak bete-betean harrapatzen du ikuslea, hark antzezten duen pertsonaiaren kontraesan, gatazka eta sentimenduekin lotu egiten duelarik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide