2016/01/15 15:00

Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka

Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka
Laudio Ikastola, Laudio

Ostiralean, urtarrilaren 15ean, egingo da Ikastolako 6. Orientazio akademiko eta profesionalerako azoka.

“Etorkizunari begira” lemapean antolatutako ekitaldian hainbat unibertsitate eta Lanbide Ikastetxeetako informazioa jasotzeko aukera eskaintzen dute berton, ikastetxe bakoitzak azokan jarriko duen informazio gunearen bidez zein ostiral arratsaldean zehar eskainiko dituzten hitzaldien bidez.

Goiz partean DBH4tik aurrerako ikasleek orientazio akademiko eta profesionalarekin lotutako tailer eta saio praktikoak izango dituzte. Arratsaldean berriz, informazio guneak jarriko dira Ikastolako sarreran 15:30etik aurrera eta jarraian, 16:00etatik aurrera, berton izango diren ikastetxe eta unibertsitate ezberdinen aurkezpen hitzaldiak eskainiko dira.

Orientazio Azokari buruzko erreportaia DBH1koen eskutik

DBHko 1. mailako ikasleek kale inkesta egin dute Batxilergoan ari diren ikasleen artean azokaren harira eta bideo batean bildu dituzte  Batxilergo ondorengo ikasketei begira dituzten egitasmoak. Bideoa Ikastolako web gunean, www.laudioikastola.eus, eta facebook orrialdean  bistara daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide