2016/04/17 08:00

II In Real Time Run with Ethiopia

II In Real Time Run with Ethiopia
Laudio, Laudio

Etiopiako Walmara inguruan Abay Nilo Azul GKEk martxan duen haur zein helduen alfabetatze hezkuntza programara bideratuta egongo den diru-bilketan laguntzeko ekimena. Bi atletismo froga izango dira: IRT lasterketa,10:00etan hasiko dena eta 10kmko ibilbidea egingo duena, eta Etiopiaren aldeko Familiarteko II. lasterketa solidarioa. Honetan 1.500 metroko ibilbidea egingo dute. Parte-hartzeko interesa dutenek www.sailkapenak.com webgunean eman dezakete izena. Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago jasotzeko www.inrealtimeabay.com helbidea kontsulta liteke.  

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide