2016/05/21 12:00

Ekuadorreko lurrikararen biktimen aldeko elkartasun bazkaria

Ekuadorreko lurrikararen biktimen aldeko elkartasun bazkaria
Aldai plaza, Laudio

 

Ekuadorreko kaltetuen aldeko Laudioko Elkarteak, tokiko hainbat talde eta erakunderekin batera antolatutako ekimena. Rakataplák prestatuko du bazkaria. Egunean zehar hainbat ekintza egongo dira, besteak beste, zumba, nazioarteko dantzak, irristaketa, kontzertuak eta umeentzako jokoak.

Bonoen salmenta: La Casa del Yogur, Arkupe edo Rótulos Nerviónen erosi daitezke. Halaber, etorri ezin direnentzat edo nahi ez dutenentzat elkartasun bonoak ere salgai egongo dira.

Egitaraua:

11:30 Aurkezpena. Lurrikarak eragindako ondorioen sentsibilizazioa

12:00 Paraguayko dantzen emanaldia

12:30 Umeentzako animazioa Bilboko AEIOU taldearekin 

12:30 Laudioko Aldaiko Irristaketa Kirol Taldearen eskutik patinaje artistiko erakusketa

13:00 Umeentzako irristaketa hastapen tailerra 

14:00 Herri bazkaria 

15:30 Elkartasun bingoa sariekin 

16:00 Ekuadorrekon dantzen emanaldia

17:00 Zumba master class Izaskun del Cerrorekin

19:00 Danta moderno emanaldia Laudio Wellnessen eskutik 

19:30 Dantzak eta musika

20:30 Jardunaldiaren amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide