2016/05/25 08:00

Patxi Zubizarretaren literatura saio didaktikoa

Patxi Zubizarretaren literatura saio didaktikoa
Berbots Euskaltegia, Laudio

TOPAKETA IRAKURLEEKIN
Solasaldia (kontakizuna, hainbat material literarioren erakusketa…)
Ordubete.

Liburu guztiek historia bat kontatzen dute, istorio bat; baina denek ere intrahistoria bat gordetzen dute: nola sortu ziren, idazketa prozesua, marrazkilari eta musikariekiko harremana, harrera… Horra normalean kontatzen ez dena bertatik bertara ezagutzeko egokiera eta, sant Jordi atzeratu baten antzera, liburuak sinatzeko aukera.

Patxi Zubizarreta Dorronsoro (Ordizia, 1964)
Euskal Filologia ikasketak Gasteizen amaitu zituen eta bertan bizi da harrezkero. Haur eta Gazte literaturan aritu izan da (Usoa, Gutun harrigarri bat, Eztia eta ozpina, Urrezko giltza, Pantaleon badoa). Alabaina, helduen literaturan (Jeans-ak hozkailuan, Barrikadak, Pospolo kaxa bat bezala) eta itzulpengintzan (Printze Txikia, Ali Baba, Aladin, Sinbad) ere jarduna da. Aspaldian, handia da musika eta literatura uztartzeko egin duen ahalegina (Hamar mezu eta dei bat, 28 letra eta 7 nota munduari itzulia egiteko, Zikoinaren hegaldia, eta abar

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide