2016/05/25 15:00

Maite Franko ipuin kontalaria

Maite Franko ipuin kontalaria
Basalarrina, Laudio

(Oso urrutitik datozen kontuak-)

Munduak ipurdirik bai? Ez? Zergatik esaten dugu, orduan, batzuetan munduko ipurdiraino joan garela ? Aa. Distantzia kontua baino ez da, beraz. Lasaiago gelditzen naiz horrela, izan ere, munduak ipurdirik balu, aulki bat eskatuko luke atseden hartzeko, eta a zer nolako aulkia beharko lukeen, mundiala! Eta munduak ipurdirik balu, burua ere izango luke, eta besoak, eta hankak; eta hankak izaki, korrika hasiko balitz, denok erori egingo ginateke … Edota, larriago oraindik, munduak ipurdirik balu, bertatik aterako litzatekeena ere mundiala izango litzateke.

Utz dezagun, beraz, distantzia adierazpentxo batean. Horrela Mundipurdiko ipuinak zera izango dira, urrutiko kontuak, han-hemenkakoak (kontu argiak, kontu ilunak; kontu garbiak edota zikinak ere bai, azken batean ipurdiaz ari gara; kontu berriak edota zaharrak, ipurdika ibiltzeak hori dauka, ezta? Denboran atzera egiten dela). Egin dezagun, beraz, bidai munduan barrena ipuinez ipuin, edo, aulkia ibiltzen den bezala, ipurdiz ipurdi eta bizkarrez bizkar. Izan ere, batzuetan zenbat eta urrutiago joan, orduan eta hobeto ulertzen dugu herrian duguna; eta, jakina, askoz hobeto hartu ere ezezaguna.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide