2016/05/26 16:00

Esperientzixak mahai-ingurua

Esperientzixak mahai-ingurua
Erabilera anitzeko udal aretoa, Laudio

Azken urteetan euskal antzerkiak hitzordu seinalatu bat izan du Esperientzixak izeneko mahai-inguruan. Udaberriarekin, EHAZEk eztabaidarako beta eskaini die antzerkizaleoi urtero, transmisioaz, sorkuntzaz, kritikaz edota historiaz jarduteko. Aurten, Jalgi ekimenaren lehendabiziko urtea dela profitatuz, Aiaraldera eramango dugu gure eztabaida eta, bide batez, bertako antzerki egoera izango dugu mintzagai.
“Euskal Antzerkia Araban: egungo egoera eta transmisioa” titulupean, Pablo Ibarluzea, laudiar aktore eta klowna; Idoia Zabaleta, dantzari eta sortzaile gasteiztarra; eta Enertiz Artetxe, solasa bideratzen, izango ditugu gurekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide