2016/09/18 09:15

Mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa

Mugikortasun jasangarriaren aldeko martxa
Aldai Plaza, Laudio

11:15etan bi martxa hasiko dira: Lehenengoa 7 kilometrokoa izango da, patinatzaile aditu eta txirrindulari guztiei zuzendutakoa. Bigarren martxa, patinatzaile hasiberriei eta oinez egin nahi duten pertsonei zuzendutakoa, 5 kilometrokoa izango da.

Martxa Latiorroko jaiekin batera ospatzen denez, amaiera 13:00etan izango da Latiorroko Kamaraka kalean. Bertan haurrentzako puzgarri eta jolasak egongo dira eta baita martxan parte hartu dutenentzako bizikleta baten zozketa ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide