2016/11/21 18:00

Kultura Etxea Laudio

"Siria munduko erdigunea da"

Jose Antonio Egidoren eskutik.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Asoc. Cult. Anton Makarenko Erantzuna | #1

Siria munduaren erdigunea da

Azaroaren 21an, astelehena, Jose Antonio Egido soziologoa eta Caracaseko Jakintza Afrikar, Amerikar eta Karibetar Zentroko irakaslea, Laudion egongo da “Siria munduaren erdigunea da”, bere azken liburua, aurkezteko. Bertan Siriako historia azaldu eta garatuko digu: siriar herriaren kolonialismoaren aurkako borroka luzea, muturreko interbentzionismoa eta Siria azpiratzeko administrazio estatubatuarren azpilan etengabeak. Bere egonaldian hainbat ekintza eta konferentzia egongo dira Euskadin zein estatuko beste hirietan.

Aurkezpenaren konferentzia Anton Makarenko Herri Heziketarako Erakundeak antolatu du. Aldi berean, Templando el Acero argitaletxea, Euskal Herriko Komunisten Batasuna (EKB) eta Gazte Komunisten Batasuna (GKB) elkarlanean aritu dira.

Jose Antonio Egido Venezuelan finkaturiko soziologo eta ikertzaile euskalduna da. Egun, beste ekintza askoren artean, Caracaseko “Pedro Gual” Goi Ikerkuntza Institutuan irakasle bezala dihardu. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) lizentziatua da Zientzia Politiko eta Soziologian, eta Soziologian graduondo eta doktoratua Frantziako Provence Unibertsitatean. Gainera, Telesur, HispanTV, RT eta beste komunikabideetan analista eta laguntzaile bezala aritzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa