2016/11/19 19:00

Herriko abesbatza guztien emanaldi bateratua

Herriko abesbatza guztien emanaldi bateratua
Lamuzako Done Petri parrokia, Laudio

Antolatzaileen oharra:

"Lehenengo aldiz, Laudioko ahots talde guztiak bilduko dira koru kontzertu batean. Laudioko Santa Luzia Abesbatzak talde guzti hauekin kontzertu bat antolatzea lortu dugu, dudarik gabe gure herriarentzat ikuskizun bikaina izango dena. Parte hartuko dute, agertze hurrenkera honetan:

1- Aldaiko Taldea.

2- Andere Abesbatza.

3- Arlotes taldea.

4- ArteOn Eskolania.

5- Laudioko Santa Luzia Abesbatza.

BIKARTE elkartearen alde izango da kontzertua, Chernobileko istripu nuklearragatik kaltetuak diren umeentzako harrerak eta izan ditzaketen beharrentzat konponbideak kudeatzen dituen elkartea.

Ekitaldi hau, dudarik gabe, gure herrian egiten den musika entzuteko aukera bikaina izango da, musika-gustu ezberdinetzat prestaturiko eskaintza ugariarekin". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide