2016/12/26 15:00

Sukaldaritza osasuntsua

Sukaldaritza osasuntsua
Zubiko Etxea, Laudio

Elena Jorrin dietistak, sukaldari batek lagunduta, eskainiko du abenduaren 19an, 20an, 26an eta 27an sukaldaritza eta elikadura osasuntsuari buruzko ikastaroa 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Saioak 16:00etatik 18:00ak arte eta 18:30etatik 20:30ak arte izango dira Zubiko Etxean. Izena emateak balioko du 3 euro herrian erroldatuta daudenentzat eta 5 euro gainerakoentzat eta egin daiteke Udaleko Gazteria Zerbitzuan 94 403 48 50 deituz edo educacion@laudio.eus idatzita adierazteko izena, abizena, telefono zenbakia eta adina.

Tailerrak hurrengoak izango dira:

-Urtaroko sukaldaritza, sasoiko produktuekin egiteko errezetak.

-Elikagai berriak ezagutzen. Kinoa, algarrobo-leka, tofu, olo, barazki esneak, eta abar erabilita errezeta originalak egiteko.

-Nazioarteko sukaldaritza.

-Postre osasuntsuak: osasuna eta gozotasuna batera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide