Errepresioaren aurkako jardunaldiak egingo dituzte Orbeko Etxean

Txabi Alvarado Bañares 2013ko ira. 30a, 08:23

Kontzertuak soilik ez, bestelako ekintzak ere antolatzen dituzte Orbeko etxea baserri okupatuko kideek. Horren seinale dira ostiral honetarako prestatuak dituzte errepresioaren kontrako jardunaldiak.

Kontzertuak soilik ez, bestelako ekintzak ere antolatzen dituzte Orbeko etxea baserri okupatuko kideek. Horren seinale dira ostiral honetarako prestatuak dituzte errepresioaren kontrako jardunaldiak.

 Arratsaldeko zazpietan hasiko dira jardunaldiak, COPELeko militante ohi Manoloren hitzaldiarekin. 1976an sortu zen COPEL, preso espainiar borrokalarien koordinadora, Carabancheleko (Madril) espetxean. Manolo preso zegoen garai hartan, “alfer eta gaizkileen legea” aplikatu baitzioten. Garai hartako bizipenak kontatuko ditu Orbekon. Ondoren, afari beganoa egongo da, 3 euroko bono laguntzaren truke.

 Afariak antzerki emanaldiari pasako dio lekukoa gero. Michele Azamaren La esclusa antzezlana ikusteko aukera egongo da, Ana Plazak antzeztua. Obrak bi errepresio mota ditu ardatz: preso izategatik jasaten dena eta emakumea izategatik pairatzen dena.

 Ostiralean Orbekora hurbiltzeko aukerarik ez duenak izango du jardunaldiez gozatzeko aukera ere; larunbatean, Zarautzeko Musika plazan dagoen Arrano tabernan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide