Abian da Laudioko bertso eskola

Txabi Alvarado Bañares 2013ko ira. 29a, 12:09

Bihar, irailak 30, egingo da Laudioko bertso eskolaren aurkezpen ekitaldia, Herriko Plazako hitzaldi aretoan, 17:30etan. Eskolaren nondik norakoen gaineko zalantzak argitzea izango da aurkezpenaren xedea.  Hala ere, antolatzaileek ikasturtearen gaineko hainbat informazio zabaldu dute dagoeneko.

Bihar, irailak 30, egingo da Laudioko bertso eskolaren aurkezpen ekitaldia, Herriko Plazako hitzaldi aretoan, 17:30etan. Eskolaren nondik norakoen gaineko zalantzak argitzea izango da aurkezpenaren xedea.  Hala ere, antolatzaileek ikasturtearen gaineko hainbat informazio zabaldu dute dagoeneko.

Bi talde egingo dira bertso eskolan. Lehena, aurten 10-14 urte beteko dituztenetzat. Talde hori astero ordu betez arituko da bertsotan. 16 urte edo gehiago dituztenek osatuko dute bigarren taldea, eta astero ordu eta erdiz arituko dira. Kurtsoa urritik ekainera bitartean izango dela ere gaineratu dute antolatzaileek. Ikastaroa noiz egingo den, baina, aurkezpenean zehaztuko da, bertaratzen diren guztien artean. Egunak ez, baina irakaslea nor izango den zehaztua dago jada: Unai Mendibil bertsolari amurrioarra. 

Ikastaroa guztiz ireki eta dohakoa da, eta bertan parte hartzera animatu dute antolatzaileek (Laudio Udaleko Euskara arloa eta Arabako Bertsozale Elkartea). "Bertsolaritza eta euskararen uretan murgil daitezen gure ume eta heldu artistak, sormena bihotzetik mihira eramateko xedez". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide