"Asmoa giroa herri osora zabaltzea da"

Aitor Aspuru Saez 2013ko ira. 24a, 11:29

JAKIN ARTARAZ (Laudio, 1972) tabernaria da. Aurten Euskararen Jaiaren dela-eta antolakuntzan ibili da. Egun horretan egin diren aldaketen inguruan mintzatu da.

Berriro Euskararen Jaia antolatu da, nortzuk antolatu duzue?

Beti bezala Basalarrina elkarteak eta Udalak antolatu dute. Eta aurten tabernariek egingo dugu bazkaria.

Zentzu horretan zein da aldaketa?

JAKIN ARTARAZ (Laudio, 1972) tabernaria da. Aurten Euskararen Jaiaren dela-eta antolakuntzan ibili da. Egun horretan egin diren aldaketen inguruan mintzatu da.

Berriro Euskararen Jaia antolatu da, nortzuk antolatu duzue?

Beti bezala Basalarrina elkarteak eta Udalak antolatu dute. Eta aurten tabernariek egingo dugu bazkaria.

Zentzu horretan zein da aldaketa?

Iaz eta aurreko urtetan Institutuan egin zen bazkaria. Aurten antolatzaileek proposatu ziguten ea posible zen bazkaria erdigunean antolatzea. Tabernariok ondo aztertu genuen proposamena eta baietza eman genuen. Egun polita izan daiteke nire ustez.

Zergatik egingo da aurten horrela?

Institutuan ez egiteak gauza onak eta txarrak ditu, baina giroa herri osora zabaltzea gauza positiboen artean dago. Hobeto nabarituko da euskararen aldeko jai egun bat dela.

Antolakuntzaren asmoa hori lortzea da. Institutuan 500 pertsona elkartuz gero oso giro polita sortzen da, baina herria goibel samar geratzen da.

Tiketen salmenta ondo doa eta eguraldiaren aldetik iragarpena ona ere bada.

Antolakuntzak baldintzaren bat jarri du?

Bai, 500 pertsonentzako bazkaria egin behar da eta euria eginez gero gune bakoitza osatzen duten tabernek barruan eman beharko dute bazkaria. Horren arabera antolatu dira guneak. Adibidez, 105 pertsonen gunea dago Alberto Acero kaleko gunean eta 110 AEK gunean, 130 Zubiko Kurajon, 50 Galizia etxean, 50 Kafe Araban, 80 El Vallen, 50 Batzokian eta 25 Plaza Kafean.

Lehen 5 gune horietan indabak bazkalduko dira, sakramentuekin. Jakina, ura, ogia, postrea, ardoa eta kafea ere emango dira.

Gainontzeko gunetan beste menua eskainiko da. 6. gunean etxeko pasta eta solomoa patatekin emango da, 7. gunean entsalada mistoa eta oilasko erdia patatekin eta 8. gunean makarroiak bolognar erara eta solomoa piperrekin.

Tiketak printzipioz asteazkena arte salduko dira, baina gutxi batzuk geratzen badira saldu gabe egunean bertan erosteko aukera egongo da.

Dena den hauek ez dira egingo diren aldaketa bakarrak, ezta?

Ez. Irailaren 27an berbodromoa egingo da Herriko Plazan 19:00etan eta izenburua da "Relaxing Cup of kafesnea in Herriko Plaza".

Bestalde, larunbatean goizean jende askok egiten du lan eta ez du ekitalditara joateko aukerarik. Orokorrean errazagoa da jendearentzat arratsaldez joatea jaian murgiltzera. Hala ere goizeko 12:00 diana joko dute joaldunek eta 13:00etan kantu kalejira egingo da.

Dena den, alkatearen aukeraketa 18:00etan egingo da. Horren ostean, 18:30ean Dantza plaza egingo da Oskizola taldearekin eta 20:30ean kantu kalejira baten bitartez jaiari amaiera emango zaio.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide