Aiaraldea Komunikazio Leihoak 1983ko uholdeen inguruko dokumentala estreinatuko du ostiralean

Erredakzioa 2013ko ira. 17a, 13:42

Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko zinema areto nagusian aurkeztuko du Aiaraldea Komunikazio Leihoak "Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea" dokumentala.

Arratsaldeko 19:00etan irekiko dute aretoa. Sarrera eta DVD -biak batera- 3 euroren truke eskuragarri izango dira. Proiekzioa 19:30ean hasiko da.

Ordubete inguru iraungo du filmak eta uholdeek eragindako hondamendia ez ezik 1983ko abuztuaren bukaeran eman ziren elkartasun ekimenak ere landuko ditu.

Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeko zinema areto nagusian aurkeztuko du Aiaraldea Komunikazio Leihoak "Laudio 1983: Ur eta elkartasun oldea" dokumentala.

Arratsaldeko 19:00etan irekiko dute aretoa. Sarrera eta DVD -biak batera- 3 euroren truke eskuragarri izango dira. Proiekzioa 19:30ean hasiko da.

Ordubete inguru iraungo du filmak eta uholdeek eragindako hondamendia ez ezik 1983ko abuztuaren bukaeran eman ziren elkartasun ekimenak ere landuko ditu.

Gertakarien lekuko izan ziren eta garbiketa zein berreraikitze-lanetan parte hartu zuten hainbat herritarrek bere testigantza eman dute: Juan José Ibarretxe, Pili Elortegi, Ziriako Molinuevo eta Rafa Isasi, besteak beste.

Proiektuaren helburua da gogoratzea 30 urte bete direla uholdeek Laudio txikitu zutela. Ezbehar hark 6 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen herrian, kalte ekonomikoak izugarriak izan ziren, herria berreraiki behar izateraino.

Hildakoak, txikizioak, beldurra eta ezjakintasuna izan ziren nagusi 1983ko abuztuaren 26 eta 27an. Baina urak, eramandakoarekin batera, elkartasuna eta kidetasuna ere ekarri zituen herrira, oldeka ekarri ere.

Gazteentzako emanaldiak

Dokumentalak memoria kolektiboa sustatzeko helburua duenez, estreinaldi publikoa egin baino lehen Laudioko ikasleek hurbilduko dira Lanbide Heziketa Udal Ikastetxeak duen areto nagusira goizean zehar.

Estreinaldia on-line

Dokumentala aiaraldea.com web-atarian ere estreinatuko da igande arratsaldean zehar.

Ekarpenak egiteko aukera

Elkarteak liburua utziko du ikusleek bere ekarpenak egin ditzaten. Iritzia, testigantzak edo bizipenak jasotzea espero du Aiaraldea Komunikazio Leihoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide