"Proiektuan beste hainbat artistek lan egin dute: Zumetak, Bikondoak..."

Aitor Aspuru Saez 2013ko ira. 16a, 09:02

ESTHER AÑIBARRO (Laudio) margolaria da eta "Mariren Argi Bilgarrian" erakusketan parte hartu du. Urte luze eman ditu artearen munduan eta proiektu horren inguruan mintzatu da.

Zer da "Mariren Argi Bilgarrian"?

Erakusketa ibiltaria da. Frantzian hasi da eta bere asmoa da Euskal Herri osotik mugitzea. Gaia berdina da margolarientzat, argazkilarientzat eta eskultoreentzat: Anbotoko Dama, hain zuzen ere.

Nola izan duzu erakusketa horretan parte hartzeko aukera?

Pascale Gilbert galerista frantsesa nirekin harremanetan jarri zen proiektuan parte hartzeko proposamena helarazteko. Proiektuan beste hainbat artistek lan egin dute: Zumetak, Bikondoak, Letamendik, Gonzalo Etxebarriak, Richard-ek, Leire Sainz de Ajak, Eskerrik...

Zein izan da zure ibilbidea artista gisa?

Nire ibilbidea oso luzea da. Erakusketa ugari egin ditut, bakarka eta kolektiboak. Sari asko eskuratu ditut eta epaimahai moduan ere ibili naiz, euskararen aldeko ekarpenak egin ditut Bizkaian eta Araban.

Bestalde, 29 urte eman ditut pintura irakasle moduan.

Etorkizunerako zeintzuk dira zure proiektuak?

Une honetan klaseak ematen jarraituko dut eta hori uztartuko dut nire bakarkako proiektu berriarekin, etorkizunean erakusketa egiteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide