"Senide izatea ez da delitua" lemapean ehundaka lagun batu dira sakabanaketa salatzeko

Erredakzioa 2013ko ira. 6a, 21:48

Ehundaka lagun batu dira  gaur sakabanaketaren kontra Herrirak deitutako kontzentraziora. Pankartaren aurrean Pablo Gorostiaga eta Judit Uriarteren argazki bana jarri dituzte. 19:30ean hasi da mobilizazioa. Bertan izan dira, besteak beste, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea, Maribi Ugarteburu Sortuko kidea eta Periko Solabarria. Pablo Gorostiaga eta Judith Uriarteren gertukoek hartu duten pankartan "Senidea izatea ez da delitua" leloa irakurri zitekeen.

Jende mordoa batu da gaur sakabanaketaren kontra Herrirak deitutako kontzentraziora. Pankartaren aurrean Pablo Gorostiaga eta Judit Uriarteren argazki bana jarri dituzte. 19:30ean hasi da mobilizazioa. Bertan izan dira, besteak beste, Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkidea, Maribi Ugarteburu Sortuko kidea eta Periko Solabarria. Pablo Gorostiaga eta Judith Uriarteren gertukoek hartu duten pankartan "Senidea izatea ez da delitua" leloa irakurri zitekeen.
Tentsio unea ekitaldian
Kontzentrazioa isila izan da eta ekitaldi batekin bukatu da. Ertzaintzak Pablo Gorostiagaren irudia eramateko saiakera egin du sakabanaketaren aurkako elkarretaratzea gauzatu den bitartean. Ekitaldia bukatzear zegoela Herriko Plazan sartu eta tentsio uneak izan dira. Natxo Urkixo alkateak eta senideak poliziarengana jo eta alde egiteko eskatu diote. Ertzainek presoen argazkiak erakustea legez kanpokoa dela argudiatuta Pablo Gorostiagaren argazkia kentzeko asmoa zutela esan diote. Natxo Urkixok Herriko Plazaren segurtasunaren ardura berea dela erantzun die.

Alkateak behin eta berriro eskatu die plazatik joatea eta poliziek bere aurka neurri legalak hartuko dutela erantzun diote. Alabaina ez dute inor identifikatu.
Etxerat eta Herrirak sakabanaketarekin amaitzeko garaia dela nabarmendu dute. Bestalde, Pablo Gorostiagak Zaballako kartzelatik besarkada eta esker sorta bidali du. Laudion bildutakoentzat atzo idnarberrituta atera zela esateko eskatu du.
Ekitaldiaren amaieran senideek ertzaintzak izandako jarrera salatu dute, aski dela esanez.
[video:http://www.youtube.com/watch?v=3aH5OYJxM-U&feature=youtu.be]


 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide