Arza eraikinean “enpresen hazitegi” bat jartzea proposatu du Garapen Agentziak

Txabi Alvarado Bañares 2013ko ira. 5a, 10:57

Gardeako industriagunean dagoen Arza eraikinean “enpresen hazitegi” bat jartzea. Hori da Laudioko Garapen Agentziak proposatu duen proiektua. Eraikin horretako bigarren pisuko 158,67 metro karratu erabiltzea da asmoa, guztira 9 bulego egokitzeko.

Gardeako industriagunean dagoen Arza eraikinean “enpresen hazitegi” bat jartzea. Hori da Laudioko Garapen Agentziak proposatu duen proiektua. Eraikin horretako bigarren pisuko 158,67 metro karratu erabiltzea da asmoa, guztira 9 bulego egokitzeko.

 Bulegoak tokiko enpresa sortu berriek erabiliko dituzte, sortu eta lehenego hilabeteetan, euren negozio ideia finkatu dezaten. Gelak 14 eta 17 metro karratu bitartekoak izango dira, eta ondorengo ekipamendua izango dute: mahaia, hiru aulki eta armairu bat. Horretaz gain, internet, telefono zein telebistarako konexioa ere izango dute. 

Onartzeke

Espazioa egokitzeko egin beharreko obrak sei astetan bukatzea dute aurreikusita, eta 75612 euroko aurrekontua erabiliko litzateke. Baina horretarako ekimenak gainontzeko udal talde politikoen oniritzia jaso behar du. Datorren astelehenean aurkeztuko zaie proiektua taldeei, eta ekarpenak egin ahalko dituzte orduan eurek.

 Obra egitea adosten bada, bulegoetako bat eskuratzeko baldintzak eta prezioak eta espazioaren erabilera arauak finkatzeari ekingo dio udalak.

                                                                                                                                                                                                                               

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide