Pablo Gorostiaga bere emaztea agurtzeko garaiz ez dutela ekarri salatu du Bilduk

Erredakzioa 2013ko ira. 3a, 14:10

Judith Uriarte, Pablo Gorostiagaren emaztea, hil da gaur. Laudioko Udal Taldeak prentsa oharraren bitartez salatu du Pablo Gorostiagak bere bikotekidea ikusteko baimen guztiak zituela eta hala ere agurtzeko garaiz ez duela ekarri zigor-erakundeak.

Hedabideek zabaldu dute presoak ostegunean jaso zuela baimena lekualdatzeko eta urte osoa eman duela bere emaztea ikusi gabe.

Bilduk sakabanaketak eragiten duen sufrimendua ere denuntziatu du eta gogoratu du Carlos Urquijok anekdotatzat jo zuela sufrimendu hori adierazpen batzuetan.

Elkartasuna

Koalizioak goraipatu du Judith Uriarteren "konpromiso sozial sendoa eta Laudioko zenbait mugimendutan egindako lana" eta samina eta elkartasuna adierazi dio bere lagun eta senideei, bereziki Pablo Gorostiagari.

Erreakzioak sare sozialetan

Politika eta giza eskubideen esparruan erantzunak izan ditu Pablo Gorostiagaren egoera. Txema Urkijo abokatu laudioarrak twitterren bidez adierazi du asko sentitzen duela zigor-erakundeak eragoztea Pablo Gorostiagari bere emaztea agurtzeko aukera. Gainera, azpimarratu du horrelako sufrimenduek ekidin daitezkeela eta ez dutela zerikusirik justiziarekin eta biktimen eskubideekin.

Bestalde, Julen Arzuaga eta Laura Mintegi EH Bilduko ordezkariek twitter ere erabili dute Pablo Gorostiagaren egoera salatzeko. Pernando Barrenak elkartasun mezua bidali dio Laudioko alkate ohiari.

Pablo Gorostiagaren egoera legala

Udal taldeak azpimarratu du Pablo Gorostiagak Egin egunkaria sustatzeagatik dagoela kartzelan 8 urteko zigorra betetzen. 600 kilometrotara dagoela eta indarrean dagoen legeriaren arabera 70 urte baino gehiago dituenez eta zigorraren 3/4 bete duenez aske egon beharko lukeela esan du Bilduk

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide