Laudioko Udal Osoko Bilkurak aho batez onartu du LIPMESA enpresako langileek aurkeztutako mozioa. Testuaren bitartez beharginek jakinarazi diete ordezkari politikoei zein den haien egoera.
Udalari zuzendutako idatzian langileek azpimarratu dute haien aburuz Klarius enpresak ez duela ezer egin LIPMESAren bideragarritasuna bermatzeko eta erakunde publikoen inplikazioaren aurrean ez duela konpromisorik hartu. Aldiz, beharginek urratsak eman dituztela berretsi dute, adibidez, %15 jaitsiera onartu dute soldatan.
Testuak ere jasotzen du maiatzean jaso dutela langileek azken soldata eta FOGASAra jo dutela dirua eskuratzeko. Bestalde, informazio falta salatu du mozioak. Enpresaren likidazioaren berririk ez dute izan beharginek zuzendaritzaren bitartez.