30 urte bete dira Euskal Herria uholdeek hartu zutenetik. 1983ko abuztuaren 26an izan zen, hain zuzen ere. Beste hamaika herrirekin batera, Laudioko azpiegiturak goitik behera hondatu zituzten uholdeek. Aiaraldea.com-ek orduko irudiak pilatu ditu, 1000 argazkitik gora. Datorren astelehenetik ostiralera atarian aipamen berezia izango du gertaera historikoak. Izan ere 1983ko uholdeak, kalteak, erreskateak eta auzolana argazki bildumetan isladatuko ditu komunikabideak.
Aurreratu dutenez, bideo erreportajea ere prestatzen ari dira. Irailean aurkeztuko dute. Bertan agertzen dira, besteak beste, Rafa Isasi, Juan Jose Ibarretxe, Ziriako Molinuevo, Anjel eta Iker Albinarrate. Erreskatean parte hartu zuten auzokidea, garai hartako Arabako Foru Aldundiko diputatua, laguntza taldeko kidea, besteak beste.