Erroke Deunaren kofradia prest dago jaietarako

Txabi Alvarado Bañares 2013ko abu. 13a, 07:12

Erroke Deunaren kofradiak etzi hasiko diren Laudioko San Roke jaietarako aurreikusiak dituen ekintzen berri eman du.

Lehen ekitaldia ostiralean izango da, abuztuak 16. Meza egongo da lehenbizi, elizan. 13:00etan ekitaldi instituzionala egongo da. 50 urte edo gehiago dituzten kofradia kideei diplomak eta urrezko bereizgarriak emango zaizkie bertan.

Erroke Deunaren kofradiak etzi hasiko diren Laudioko San Roke jaietarako aurreikusiak dituen ekintzen berri eman du.

Lehen ekitaldia ostiralean izango da, abuztuak 16. Meza egongo da lehenbizi, elizan. 13:00etan ekitaldi instituzionala egongo da. 50 urte edo gehiago dituzten kofradia kideei diplomak eta urrezko bereizgarriak emango zaizkie bertan.

Horiek ez dira banatuko diren oroigarri bakarrak izango. Jarraian omenezko pitxerrak banatuko baitzaizkie kofradia komisioan hautatutako laudiarrei. Beste pitxer bat pregoilariari ematea dago aurreikusita, baina Gazteizko epaitegi Pablo Gorostiagaren jarritako debekuaren ostean ikusteko dago zer egingo duten kofradiako kideek. Ekitaldia luntx batekin bukatuko da.

Hurrengo egunean, abuztuak 17, Antonio Aldama margolari laudiarra izango da protagonista. Bere oleoen erakusketa inaguratuko baitute, “Laudio oroitzen” izena izango duena. Abuztuaren 24an, odoloste eguna izanik, berau ospatuko dute, “ohiko lekuan”.

Hurrengo egunean, aldiz, San Rokeren eskultura ermitara igoko dute, eta meza egingo dute gero, bertan. Meza ostean, Santa Luzia abesbatzak emanaldia eskainiko du. Anaitasun bazkaria egingo dute gero, elizako arkupeetan. Bazkalostean, dantzari eta txitulariak arituko dira. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide