Alegazioak aurkeztuko ditu Udalak Pablo Gorostiagaren pregoia irakurri dadin

Erredakzioa 2013ko abu. 8a, 13:29

Laudioko Udalak adierazi du Administrazioarekiko auzien epaitegiaren epaiaren aurka alegazioak aurkeztuko dituela. Gasteizko epaitegiak Pablo Gorostiagaren pregoia bertan behera utzi baitu kautelazko neurria erabiliz. Astelehenean bukatuko da epea alegazioak egiteko eta Udalak espero du neurria altxatzea.

Bitartean, Natxo Urkixo alkateak ziurtatu du legea beteko dutela eta Pablo Gorostiagaren pregoia ez dela irakurriko epaitegiak kontrakoa ez badu erabakitzen.

Pregoia egingo da

Laudioko Udalak adierazi du Administrazioarekiko auzien epaitegiaren epaiaren aurka alegazioak aurkeztuko dituela. Gasteizko epaitegiak Pablo Gorostiagaren pregoia bertan behera utzi baitu kautelazko neurria erabiliz. Astelehenean bukatuko da epea alegazioak egiteko eta Udalak espero du neurria altxatzea.

Bitartean, Natxo Urkixo alkateak ziurtatu du legea beteko dutela eta Pablo Gorostiagaren pregoia ez dela irakurriko epaitegiak kontrakoa ez badu erabakitzen.

Pregoia egingo da

Bilduko ordezkariek gogoratu dute pregoian ez dela bakarrik testua irakurtzen. Ekitaldiak hainbat ekintza jasotzen ditu eta printzipioz egitaraua mantenduko da.

Dena den, Natxo Urkixok aurreratu du azken hitza Batzorde Paritarioak duela. Batzordea astelehenean elkartuko da eta pregoiarekin zer gertatuko den bere esku egongo da.

Bilduren balorazioa

Laudioko Udal Taldeak pregoiaren inguruan gertatutakoaren irakurketa politikoa zabaldu du. Lehenik eta behin "hiru legealditan Laudioko alkatea izan den pertsona ezagun eta errespetatu bat pregoilari izendatzeagatik halako jazarpen judiziala ematea" ez dutela ulertzen esan dute.

Bestalde, alkateak salatu du salbuespenezko prozedura judizial eta neurri desproportzionatuekin inposatu erabili dela eta "kanpo injerentzia" dela uste dutela. Geroago, Laudioko herriak erabakitakoa errespetatzea eskatu dute.

Bukatzeko, herritarrak deitu dituzte jaiak alaitsu eta kementsu gozatzeko eta Pablo Gorostiagaren senide eta lagunei agur bat bidali diete "egoera honek sortu ahal dizkien traba guztien gainetik Laudioko herriak pregoilaria aukeratzerako orduan agertu zien estimua jaso dezatela berriro ere".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide