P { margin-bottom: 0.21cLaudioko txupinazoa baino lehen kontzertu lasai bat entzuteko aukera egongo da Beldui txakolindegian. Mikel Urdangarinek txakolindegiko mahastien artean joko baitu, abuztuaren 14an.
Beldui txakolindegiak antolatu du emanaldia, Aiaratur turismo elkartearen laguntzarekin. Txakolindegira igotzeko bus bat abiatuko da 20:30etan, Laudioko Lidl-en aparkalekutik.
Handik ordu erdira hasiko da kontzertua, eta catering bat egongo da gero, zeinetan bertan ekoiztutako txakolina dastatu ahalko den.
Sarrerek 15 euro balio dute, eta Arrañope eta Ederki tabernetan, Zuhaitza liburu dendan eta Karrika jatetxean topatu daitezke. Hortaz gain, ondorengo telefono honetara deituta ere lortu daitezke tiketak: 685757648. Edota posta elektroniko honetara mezu bat bidaliaz: enoturismo@beldui.com
Informazio gehiago hemen.