Epaile batek Pablo Gorostiaga pregoilaria izatea debekatu du

Erredakzioa 2013ko abu. 8a, 08:42

Gasteizko Administrazioarekiko auzien epaitegiak erabaki du Pablo Gorostiagaren pregoia bertan behera uztea. Hedabideek adierazi dutenez Mónica Basurto epailearen ustez alkate ohiaren pregoiak terrorismoaren biktimen duintasunaren aurkako erasoa izango litzateke.

Horrela, epaitegiak estatuko abokatutzaren argudioak onartu ditu. Epaiak Pablo Gorostiagaren pregoia egitarautik kentzea agindu du. Aldi berean, debekatu egin du beste norbaitek bere izenean pregoia irakurtzea.

Kautelazko neurria

Pregoia hurrengo astean egin behar denez, epaileak ez du denborarik izan prozesu judiziala burutzeko. Beraz, bi aldeen argudioak entzun gabe hartu du erabakia epaileak, kautelazko neurriaren bitartez. Mónica Basurtoren aburuz, estatuko abokatutzaren jarrera bereganatuko ez balitz, erakunde horren helburu zilegiak ez lirateke beteko.

Babesa eta zilegitasuna

Bere epaia justifikatzeko Mónica Basurtok esan du Pablo Gorostiagaren hautaketak bere jarduerari "babes eta zilegitasun adierazpena" suposatzen duela. Carlos Urquijo laudioarrak jakinarazi zion EAEko Fiskal Gorenari alkatea ohiaren izendapena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide