"Irailean jakingo dut atletismoan jarraituko dudan edo ez"

Aitor Aspuru Saez 2013ko abu. 7a, 10:50

GERAXANE USSIA (Laudio, 1986) korrikalariak 400 metroko brontzezko domina lortu berri du Espainiako Txapelketan Alcobendasen. Hala ere, bere etorkizuna kirol horretan ez du argi.

GERAXANE USSIA (Laudio, 1986) korrikalariak 400 metroko brontzezko domina lortu berri du Espainiako Txapelketan Alcobendasen. Hala ere, bere etorkizuna kirol horretan ez du argi.

Madrilen parte hartu duzun txapelketan helburuak bete dituzu?

Bai, helburuak bete ditudala esan dezaket. Gainera marka pertsonala egin dut eta ez nuen espero. 54,73 segundo egin nituen eta ez nuen uste 55 segundotik jaitsiko nintzenik. Beraz, oso pozik.

Ibilbide luzea eta arrakastatsua egin duzu, zein da zure etorkizuna atletismoan?

Aurten bi domina lortu ditut, ez nuen espero, baina pentsatzen ari naiz datorren urtean jarraituko dudan edo ez. Ez daukat oso argi.
Diru-laguntzak murrizten ari dira eta horrek guri ere eragiten digu. Diru gutxiago eskaintzen digute eta nik egunero joan behar dut Durangora entrenatzera. Hori guztia nire patrikatik ateratzen da eta urtean zehar diru asko da.
Irailean jakingo dut jarraituko dudan edo ez. Beste klub batzuek eskaintzen didaten baldintzen arabera erabakiko dut.

Kirola uzteko arrazoi garrantzitsuena ekonomikoa izango litzateke?

Maila honetan egoteko bai. Kirola egiten jarraitu dezaket baina beste maila batean.

Mutila edo beste kirol bat izanik uste duzu errazago izango zenukeela jarraitzeko?

Futbolean bai, beste kirol batzuetan nagoen bezala egongo nintzateke.

Jarraituko bazenu zein izango litzatekeen zure hurrengo helburua?

Jarraitzea erabakitzen badut hurrengo helburua izango da nire marka hobetzea eta Espainiako Txapelketan hirugarrena izan ordez bigarrena izatea.
Ezin dut gehiago eskatu, aurten oso ondo atera zait denboraldia. Beraz, hobetzea edo berdin geratzea izango litzateke helburua.

Kirol nahiko indibiduala izanik, nolakoa da giroa taldekide eta lehiakideen artean?

Gure artean harremanak oso onak dira. Azken finean urte asko daramatzagu elkarrekin lasterketetan. Ikusten garenean pozik gaude, geratzen gara, hitz egiten dugu...
Gure artean oso giro ona dago nahiz eta aurkariak izan.

Zein da gehien markatu zaituen gauza atletismoan?

Aurten negu osoa eman dut bustitzen, hotza pairatzen... egunero entrenatzen. Baina gero badago saria. Dominak, Espainiako Txapelketan hirugarren izatea. Eta hori da gehien betetzen nauena une honetan.

Zeintzuk dira orokorrean egin behar diren ahaleginak atletismoan?

Asteburu guztietan lehiaketak ditugu, beraz, ateratzea oso zaila da. Batzuek dieta egiten dute, ez guztiek. Nik elikadura aldetik zaintzen naiz, baina horretaz aparte ez dugu gehiagorik egiten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide