"Garrantzitsua da jaietan parte hartzea: jaiaren parte izatea, ateratzea eta bertan egotea"

Aitor Aspuru Saez 2013ko uzt. 29a, 14:41

PLACI GARCÍA (Laudio, 1961) aurtengo txupinean protagonista izango da, bere koadrila -Bihurriak- hautatu baitute txupina jaurtitzeko. Horren inguruan mintzatu da hurrengo elkarrizketan.

Nola sortu zen taldea?

Guztiak ginen lagunak. Batzuk desagertutako koadrila batean ibilitakoak ziren, beste batzuk ez. Koadrilaren batean partehartu nahi genuen baina gure inguruan zeudenen artean, batzuk ez ziren hurbilak emozionalki eta beste batzuekiko hurbilago sentitzen ginen baina haien politika zela medio ez genuen sartzeko aukerarik.

PLACI GARCÍA (Laudio, 1961) aurtengo txupinean protagonista izango da, bere koadrila -Bihurriak- hautatu baitute txupina jaurtitzeko. Horren inguruan mintzatu da hurrengo elkarrizketan.

Nola sortu zen taldea?

Guztiak ginen lagunak. Batzuk desagertutako koadrila batean ibilitakoak ziren, beste batzuk ez. Koadrilaren batean partehartu nahi genuen baina gure inguruan zeudenen artean, batzuk ez ziren hurbilak emozionalki eta beste batzuekiko hurbilago sentitzen ginen baina haien politika zela medio ez genuen sartzeko aukerarik.
Eta azken finean, jaietan parte hartu nahi genuenez gero, esan genion gure buruari: "goazen koadrila bat sortzera". Gutxi gorabehera 20 edo 25 inguru izan gara beti.
Egia da jendeak ez gaituela hainbeste ikusten. Behintzat 20 urteko neskek osatutako koadrilekin alderatuz. Haiek guk ez dugun denbora librea dute eta. Gaztea zarenean denbora libre ugari duzu.
Heldua egiten zaren heinean gero eta ardura gehiago dituzu; familia, lana...
Hala ere, beti egon gara kalean. Umeekin, familiarekin... Baina nahi dugun guztia egiteko aukerarik ez dugunez, egiten dena babesteko gaude askotan.

Jendeak zer nolako jarrera izan zuen emakumez soilik sortutako lehen koadrilaren aurrean?
Ondo, eta pertsona batzuek asko lagundu gaituzte. Orohar ondo, denetarik egon da baina arazorik ez da azaldu.
Ustekabean harrapatu zuen norbait koadrilaren sorrerak. Hasi ginenean topera abiatu ginen. Garai horretan koadrilek txamizoa, pankarta, danborra, txistua... zuten. Eta momentu horretan, nahiz eta gutxi izan, horiekin guztiarekin atera ginen, guztia erosi genuen. Txamizo erraldoia ere izan genuen eta oso handia zen guretzat, egia esanda. Baina hala ere atera ginen.

Zer nolako ekintzak egin dituzue urte hauetan?

Hasieran, taldeko inork familia ez zuenean, Avenida zineman egiten zen antzerkia eta gu arduratzen ginen horretaz. Sarrerak kobratu, taldearekin egoten ginen...
Garai horretan ere nagusiei bazkaria zerbitzatzen zitzaien eta guk bazkaria eman genien bolada batean. Baina gero gauzak antolatzeari utzi genion.
Familiak sortu genituen, lanean hasi ginen, batzuek bere negozioa ireki zuten... Horrek guztiak denbora nahiko kentzen dizu.

Pertsona heldu batek familia eta lan ardurekin zaila badu, kasu honetan, emakume izanik, askoz zailago du nire ustez. Beraz, laguntzen edo babesa ematen egon gara.

Aurten, txupinerak izan behar ginela jakin baino lehen ekimen berria egitea pentsatuta genuen. Gazteek gogotsu daudenez Volley txapelketa antolatuko dugu abuztuaren 17an zezenplazan. Hondartzan izango balitz bezala, harearekin.

Nola jaso duzue txupina jaurtitzeko erabakia?

Hasieran ez genuen nahi. Baina gero esan ziguten gogoko izango zutela, ondo legokeela emakume batek txupina jaurtitzea... Ez nengoen bozketa horretan baina nik ere babesa emango niokeen. Beraz, orain oso pozik.

Jaietan aztarnaren bat utzi duzuela uste duzu?

Nik pentsatu nahi dut, horrela sentitzen dudalako, gure lana ez dela ohikoa. Kalejiretan eta hainbat ekimenetan parte hartu arren gure benetako aztarna, bereziki denbora asko daramagunena, dela azpimarratzea garrantzitsua dela jaietan parte hartzea: jaiaren parte izatea, ateratzea eta bertan egotea.

Jaiak Koordinakundean Ñorralakoekin batera nagusienak gara. Eta beti gauza bera esaten dut, bultza dezaten, ni ez naiz hortik joango eta.
Hori da geroago agertu diren belaunaldiei adierazi diegun mezua, parte hartzeko garrantzia, elkarlanean aritzeko inportantzia, gauza bat ezin bada egin, behintzat egiten dionari lagundu behar zaio.

Ez da lehen lerroko lana, atzekaldean egiten den lana da hori, baina badago jendea Bihurriak koadrilan kide izaten hasi direla 20 egunekin, jaio bezain laster. 20 egunekin jarri genien soinekoa eta bizitza osoa jarri dute, inoiz kale egin gabe. Beste sentimendu mota da koadrilarena.
Gure apostua hortik joan da. Guk ezin genuen sekulako parranda egin eta beste apostu mota egin dugu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide