"Ez dut arazorik funky, chill-out edo salsa abestiak egiteko"

Aitor Aspuru Saez 2013ko uzt. 24a, 08:19

IGOR ARZUAGA (Areta, 1976) musikariak hainbat proiektu ditu esku artean etengabe. Udan diska bi argitaratu ditu nahiz eta oraindik aurkezpen ofizialik ez duen egin.

Bi diska atera berri dituzu, ezta?

Bai, lantegitik heldu dira kopiak eta aurkezpena egin aurretik adierazi nahi dut Laudion salgai egongo direla Zuhaitza liburudendan eta taberna batzuetan.

IGOR ARZUAGA (Areta, 1976) musikariak hainbat proiektu ditu esku artean etengabe. Udan diska bi argitaratu ditu nahiz eta oraindik aurkezpen ofizialik ez duen egin.

Bi diska atera berri dituzu, ezta?

Bai, lantegitik heldu dira kopiak eta aurkezpena egin aurretik adierazi nahi dut Laudion salgai egongo direla Zuhaitza liburudendan eta taberna batzuetan.

Informazioa ez da bakarrik saltzeko, gustatuko litzaidake inguruko jendeak jakin dezala eskuragarri dituela. Euskal Herriko hedabideei begira aurkezpena geroago egingo dugu.

Bi diska horien artean bat "Igor Arzuaga Experience" da, zer esperientzia mota jasotzen ditu?

Erabili dudan ereduagatik datorkio izena. Badaude loop eta sampler asko sartuta eta nire erara moldatu izan ditut, batez ere proiektu esperimental hori ni barneratzeko eta nirea egiteko. Ez bakarrik geratu dadin DJ batek egiten duen lana moduan, baizik eta lan pertsonal gisa.

Saiatu naiz nire proiektua bihurtzen eta "Experience" horretan jasotzen da musika elektronikoa, funkya eta nik normalean egiten ez dudan musika.

Igor ezberdin bat topatuko du entzuleak?

Nahiz eta genero horiek ez landu oso pertsonala da diska. Musika egiteko modu horiek barneratu ditut.

Nik musika asko entzun beharrean musika askoren zalea naiz eta horregatik ez dut arazorik funky, chill-out edo salsa abestiak giteko.
Musika den bitartean eta estiloarekin identifikatuta sentitzen naizen heinean aske sentitzen naiz eta nahi dudana egiten dut.

Horretarako influentziak behar ditut eta influentzia horiek jaso ditut bertan, diska horretan erabili ditudan sampleretan zein loopetan. Esango nuke hau musika elektronikoa dela. Eta bestalde Igor eta Ni diska dugu.

Ez da nirea bakarrik. Nievesek ere parte hartu du. Bai ahotsan zein ekoizpen eta moldaketetan. Gero konturatu nintzen "Igor eta Ni" ematen duela nik bakarrik egindako diska ematen duela. Nire bikoitzarekin agian.

Baina ez da hori. "Ni" Nievesen goitizena da. Posta elektronikoaren bitartez grabatuta dagoenez eta bere mezuak "Ni" izenarekin sinatzen dituenez...

Hau oso diska ezberdina da beste pertsona batekin egin baitut eta berak ahotsa sartu duenez diska apertsonalagoa bilakatzen du.
Pianoak eta ahotsak agintzen dute disko honetan, abesti batean ezik -kitarra eta ahotsa-.

Estilo aldetik nahiko galduta nago, bestean ez bezala. Nik jazz doinuekin lotzen nuen gehienbat baina entzun duen jendeak dio disko popa dela. Ez dut gogoko "indie" hitza, baina nahiko "indie" dela esango nuke. Esan didatenez "Mondo Sonoro" edo horrelako aldizkari konbentzionaletan izan dezake aipamen bat.

Bi diska hauekin eta abesti asko sortzen dituzula etengabe, zein da Igor Arzuagaren etorkizuna?

Zuzenekoa gauzatzeko formula nabil bilatzen oraindik. Alde batetik 3 pertsonen artean gaude talde bat osatzen eta horrek ez dio justizia egiten diskan aurkituko denari.

Hiru pertsonen artean moldatzeak suposatuko du gauza ezberdina. Baina zuzenean jotzeko grina, gogoa eta beharra badago. "Experience" proiektua zuzenera eramateko hiru pertsona gaude entseguak egiten: David Ferreño, Aritza Ortuzar eta hirurok. Bestalde, Nievesekin bagaude proiektua osatzen. Gertatzen dena da diska 30 minutu ingurukoa dela eta formula bilatzen ari gara zuzenean jotzeko. Nire ustez, nahiz eta diskaren iraupena ondo dagoen, zuzenerako ordu bateko iraupena aproposagoa da. Beraz, lan nahiko dugu hori prestatzen.

Gainera konturatzen ari naiz lan hori oso atsegina dela. Politena

Eta uda ostean zer egingo duzu, diska gehiago edo argitaratutakoak aurkeztu?

Diska gehiago aurkeztu nahi ditut ez bainaiz estudioko musikaria. Eta nahiz eta oso proiektu ezberdinak diren jorratzen ditudanak, guztiak uztartu nahi ditut. Berez, talde bat osatu nahi dut.

Eta aldi berean, nireak bakarrik diren proiektu paralelotan beste planteamendua izango dut. 

Nieves, adibidez, Bartzelonan bizi da eta zentzu horretan badago egoeraren aldetik zailtasun bat.

Gaztelupeko Hotsak disketxeak argitaratu ditu bi diska hauek. Zein da zure harremana disketexearekin?

Haiek formula bat bilatu dute nirekiko. Diska hauetan ez da agertzen inon baina Igor Arzuaga bilduma sortu dute. Eta bilduma horren baitan nire lan guztiak edo gehienak. Horrek niri ematen dit askatasuna edo behintzat irizpidea markatzen dit, egiten dudan eta jendeak eskatzen duenaren artean.

Dena den, musikaria izatez gain margotzea gogoko dut eta landu behar dudan arren, espero dut laster erakusketa egitea Laudioko Kultura Etxean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide