Arrañoko antena lekuz aldatzeko prozesua hastear dago

Erredakzioa 2013ko uzt. 17a, 10:32

Laudioko Udalak hitzarmen berria sinatuko du Abertis enpresarekin laster. Ordezkariak dituzten taldeek akordio berriaren aldekoak dira eta Tokiko Gobernu Batzarrean onarpena eman bezain laster sinatuko da.

Hitzarmenak Abertisek bete beharko dituen konpromisoak jasotzen ditu. Alde batetik, urtero 3000 euro ordaindu beharko dio Udalari toki publikoa erabiltzeagatik. Gainera, telefono-operadore bakoitzeko 3500 euro gehiago eman beharko dio erakundeari. 25 urteko iraupena izango du hitzarmenak.

Antena zaharraren aldaketa

Abertisek araudi berria errespetatuko du eta antenak 12,5 metro baino gehiagoko neurririk ez du izango. Horretaz gain, Arrañoko auzokideen aldarrikapenari erantzunez antenaren kokapena ez da gaurkoa izango. Etxebizitzetatik urrunduko da antena berria eta gorago jarriko du enpresak.

Enpresak leku aldaketak suposatzen dituen gastuak bere gain hartuko ditu eta Udalak baldintza zorrotzak ezarri dizkio horretarako. Hitzarmena sinatu bezain laster 5 hilabete izango ditu Abertisek tresna guztiak kokapen zaharretik berrira mugitzeko. Horrezkero, 3 hilabete gehiago izango ditu desmuntatzeko kokapen zaharrean zegoen azpiegitura osoa -etxola, antena...-. Lan horietan sortzen diren hondakinaken kudeaketen erantzulea Abertis izango da.

Mugak

Ingurumenari dagokionez, Abertisek mugak izango ditu ibilgailuak erabiltzeko. Kasu oso berezitan igoko dira Arrañoko tontorreraino. Bestalde, Abertisek TDTrako eta sakelako telefoniarako baliatuko da antenaz. Tresnerian aldaketak egingo balitu, Udalaren baimena beharko luke.

Udal taldeak auzokideekin asanblada egin du dagoeneko akordioaren berri emateko eta haien lana eskertzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide