Laudiorekin “konprometitzea” eskatu diote Batzar Nagusiek diputazioari

Txabi Alvarado Bañares 2013ko uzt. 11a, 02:21

Arabako Batzar Nagusiek akordio bat onartu dute zeinetan Laudio gehiago laguntzea eskatzen zaion diputazioari, "zor historikoa" bezala ezagutzen denaren harira. Akordioaren alde bozkatu zuten alderdi guztiek, PP ezik. Zehazki, hauek dira aldundiari eskatzen dizkioten puntuak:

*Laudion suspertze ekonomikorako plana abian jartzea, Arabako herrietatik langabezia tasa handienetarikoa duena delako.

*Aiaraldeko eskualde enplegu plana abian jartzea eta, horri lotuta, Laudioko tokiko enplegu mahaian “aktiboki parte hartzea”.

*Laudioko Udalarekin biltzea, aldundiaren finantziazio “konprometitu edo beharrezkorik”  jaso ez duten proiektuen zerrenda bat egiteko. Proiektu horietatik gaur egun beharrezkotzat hartzen direnak finantzatzeko konpromezua ere eskatzen diote diputazioari.

*Aiarako Koadrilaren garraio, azpiegitura zein finantziazio gabeziak aztertu eta konpontzeko konpromezua.

*Kodrilako herrien arteko koordinazio eta elkarlan akordioak sustatzea, azpiegitura eta zerbitzu publikoei dagokionez.

*Laudioko Udalarekin elkarlanerako hitzarmen bat sinatzea, foru zerbitzuen  kudeaketa koordenatua bermatzeko.

“Oso akordio garrantzitsua”

Koldo Zabala Laudioko zinegotziak adierazi du “oso akordio garrantzitsua” dela Batzar Nagusietan onartu dena, eta gaineratu du aldundiak udalarekin kontaktuan jartzea espero dutela, “gaur egun finantziaziorik ez duten proiektuek finantziazioa izan dezaten”. Zabalak salatu du diputazioak ez dituela hartutako konpromisoak betetzen, eta Lamuza Parkearen kasua jarri du adibidetzat: Parkea berritzeko 3 milioi euroko kreditua emango zuela esan zuen aldundiak, baina ez du bere hitza bete, “diru sarreren murrizketa dela eta”.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide