Laudioko ordezkari sozialistek aurreratu dute ez dutela herriko jaien txupinean parte hartuko Pablo Gorostiaga pregoilari hautatu dela eta. Gainera, adierazi dute mozioa aurkeztuko dutela erabaki guztiak batzorde informatibotan eztabaida daitezen.
Pablo Gorostigaren aukeraketa jai batzorde paritarioan eman denez, PSE-EEk uste du udaletik kanpo dagoen esparruan eman dela eztabaida eta talde politiko guztiek ez dutela parte hartu erabakian. Haien ustez asmoa Kultura eta Jai Batzordearen onespena behar zuen erabaki honek, batzordean talde politiko orok baitute ordezkariak.
Txaro Sarasua laudioarrak esan du sozialistek alderdi demokrata eta giza eskubideen aldekoak osatzen dutela eta aurtengo pregoilaria ez dutela onartuko, beraz, txupinean ez dute parte hartuko.