Herri mailako asanblada bat egingo da datorren asteko astelehenean, uztailak 8, Laudion. Lamuza Parkeko Pergolan egingo da batzarra, arratsaldeko 19:00etan, "Laudio berpiztera goaz" lemapean.
Asanblada guztiz irekia izango da, herriko norbanako zein eragileei zuzendua. Batzarraren puntuetako bat Aiaraldea mailan abian jarri nahi den gazte proiektu komunikatiboa izango da. Hortaz gain, Laudioko egoeraren inguruko hausnarketa bat egingo da eta herriko errealitatean modu bateratuan nola eragin bilatuko da, antolatzaileen aburuz. Laudioko Gazte Asanbladak eta Orbeko Etxeak hartuko dute parte, besteak beste, asanbladan.