Abian da Made In Laudio ikuskizunaren laugarren edizioan izena emateko epea. Parte hartu nahi duen eragile, talde zein norbanako orok ekainaren 30rarte du epea bideo edota agerraldi baterako ideia bat pentsatu eta madeinlaudio@gmail.com helbidera e-mail bat bidaltzeko, zuzendariaren edo taldearen izena jarriz kontakturako telefono zenbaki batekin batera. Hasierako ideia hori garatzeko, baina, hilabete bat izango dute parte hartzaileek; uztailaren 31an baita egindako bideo zein agerraldien gidoiak entregatzeko azken data.
Oinarriak http://www.madeinlaudio.com/ webgunean daude zehaztuak.
Made In Laudio 2010ean abian jarri zen ikuskizuna da, bertan parte hartu nahi duten laudiar guztiei zabalik dagoena. Herriko Plazan egiten da eta parte hartzaileek iginiko bideo zein taularatzeak izaten ditu ardatz. Aurtengo edizioa abuztuaren 17an ospatuko da, larunbata, San Rokezar Egunean.