"Ez zaigu interesatzen historia militarra, egunerokotasunean Laudioko biztanleek bizi zituzten sufrimenduak baizik"

Aitor Aspuru Saez 2013ko eka. 11a, 09:48

ANDONI LARREA (Laudio, 1987) historialaria eta Laudio Memoriako taldekidea da. Elkarteak aireko gudaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Klaus Armbruster alemaniarrekin batera hitzaldia eskainiko dute. Ez edonolakoa, ordea, dokumentazio oso interesgarria eskainiko baiote herriari.

Zein da jardunaldien egitaraua?

Printzipioz hilabete honetako 14tik 22ra erakusketa izango dugu Lamuzako Kultura Etxean. Bertan, Condor Legioaren inguruko panel batzuk ipiniko dira non Euskal Herrian izandako bonbardaketen argazkiak, besteak beste, izango diren.

ANDONI LARREA (Laudio, 1987) historialaria eta Laudio Memoria taldekidea da. Elkarteak jardunaldi interesharriak antolatu ditu eta gainera, beraiek eskainiko duten hitzaldian Laudioren inguruko dokumentazio oso interesgarria eskainiko diote herriari.

 

Zein da jardunaldien egitaraua?

Printzipioz hila honetako 14tik 24ra erakusketa izango dugu Lamuzako Kultura Etxean eta bertan Condor Legioren inguruko panel batzuk ipiniko dira non Euskal Herrian izandako bonbardaketen argazkiak, besteak beste, izango dira.

Pare bat panel ere egongo dira Laudion guda garaian egondako babeslekuen mapekin eta bonbardatutako esparruekin. Gerra hasi eta berehala Laudioko Urquijo Markesaren Jauregia, hau da, gaur egun Kultura Etxea dena, Eusko Jaurlaritzak konfiskatu egin zuen. Bertan Araba Batailoiaren kuartela egon zen.

Nahiz eta Laudio bigarren lerroko herria izan, horrek bilakatu zuen hegazkinlaritza alemaniarraren helburu. Horregatik, bai bertan zeuden tropak zein herritarrak babesteko hainbat babesleku eraiki ziren. Parkean gaur egun oraindik daude ikusgai pare bat, elizaren azpian ere bazeuden, Aretan, Eroski alboan egin zen aireportu txikitxo batean babeslekuak ere egin ziren eta oraindik ikusi daitezke. Herria erabat blindatuta geratu zen.

Gainera bi hitzaldi prestatu ditugu.

 

Zeintzuk dira hitzaldi horiek?

18an etorriko zaigu Javier García Calvo, Gasteizko ikerlaria da eta Araban errepresio frankistaren inguruko doktore tesia egin berri duena. Berak kontatuko digu batez ere azkenaldian egon diren errepresio frankistaren azkenengo berriak edo aurkikuntzak.

19an etorriko zaizkigu alemaniar batzuk, erakusketa prestatu dutenek. Eta guk haiekin hitzalditxo bat emango dugu. Beraiek batez ere aritu dira lanean Euskal Herriari eta Legio Kondorri buruz Gernikako bonbardaketa dela eta.

Guk geu saiatuko gara gai hau gure herrian nola gertatu zen azaltzen.

 

Laudio Memoriak, hala ere, badu ibilbide bat, zein izan da?

2011ko irailean sortu ginen. Laudioko gerra zibileko historia berreskuratu nahi genuen ideia ezberdinetako lagun taldetxo bat bezala.

Helburu moduan bagenuen 2012rako omenaldia egitea orain arte inongo aitorpenik izan ez duten biktimei.

Baina behin ikertzen hasita iruditu zitzaigun beharrezkoa zela horren inguruan ikerketa sakona egitea eta liburua egitea. Talde bezala aurkeztu ginen 2012ko martxoan, oker ez banago, Iñaki Egañarekin batera emandako hitzaldian.

2012ko apirilean omenaldia egin genuen plaka bat ipiniz, nahiz eta gerora ikusi dugun askoz gehiago ikertzeko dagoela: hildako eta errepresaliatu gehiago agertu zaizkigu.

Momentuz aurrera jarraitzen dugu. 12 elkarrizketa baino gehiago egin ditugu, Salamancan, Ávilan, Gasteizen, Irargin dauden artxibategietan lan egin dugu eta apur bat dokumentazioa jaso dugu. Batez ere, gure helburua da, hein batean, Laudioko jendearekin eta Laudioko jendeak emandako informazioarekin ikerketa sakon eta inpartziala egitea.

 

Oso gai zehatza hautatu duzue, zergatik?

Neurri batean gure asmoa da ikertzen ari garen gai honen inguruko interesa piztea eta jendea anima dadin gurekin lan egiten.

Aurten erakusketa hau egin duten alemaniarrek ezagutzeko aukera izan dugu. Erakusketa Gernikan eta Euskal Herriko hainbat herritan eta iruditu zitzaigun eta herrira ekartzeko parada oso ona zela.

Berriki Ávilako artxibategian egon gara eta dokumentazioa asko topatu dugu Laudion egon ziren bonbardaketen inguruan. Laudion bi edo hiru bonbardaketa egon ziren, Aretan, batez ere, eta bizilagun bat hilik suertatu zen.

Horregatik oentsatu genuen une aproposa zela daukagun informazioa plazaratzeko.

 

Epe luzera zein da zuen helburua?

Esan dudan bezala, epe motzean jardunaldi hauekin nahi duguna da herriari helataztea ikerketen bidez lortutako emaitzak aurkeztea.

Dena den, gure helburua jarraitzen du izaten epe luzera begira Laudioko gerra eta gerra osteko liburu monografikoa idaztea. Ikuspegi ezberdinak jorratuko dituenak. Guri ez zaigu interesatzen horrenbeste historia militarra baizik eta egunerokotasunean Laudiko biztanleek bizi izan zituzten sufrimenduak. Eta horiek jorratzea hori guztia errepika ez dadin.

Horregatik, eskatu nahiko nioke garai horretako informazioarik edo argazkirik dionari gurekin harremanetan jartzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide