UKML - Veni, vidi, audivi: Foroa eta Palatinoa

Ainhoa Basarrate Astobiza 2015ko abu. 1a, 16:19

Uztailak 19. Antzineko garaietatik bueltatxo bat eman ostean hankak minduta eta zapatilak lurrez zikin genituela iritsi ginen hotelera gauean.

Koliseoa ikusi ostean Palatino muinoa eta Foroaren txanda izan zen. Antzineko palazzi inperialen artean harrituta ibili ginen. Augusto, Tiberio, Domiziano eta konpainiaren etxeak nahiko ongi iritsi dira gurera. Gaur egun  glamour  handiko etxeak zirela esango genuke: galtzeko moduko lorategiak, ehunka geladun domusak, solairu anitz.  

 

Foroak ere tenplu eta eraikinen hondar artean gordetzen dituen historiekin harrapatu gintuen. Nolakoa izango zen plaza honen zarata garai horretan? Konturatu ginenerako arratsaldeko bostak ziren, eta gu bazkaldu gabe! Tira, jan ez baina sikiera Ikastolan ikasitako latina gogora ekarri genuen... 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide