UKML. Veni, vidi, audivi: San Petri basilika

Ainhoa Basarrate Astobiza 2015ko ira. 11a, 11:40

Vaticano hiriko eliza nagusia da eta derrigorrezkoak diren bisita horietako beste bat da. Ia 40ºC, ehunka turista hor barruan... eta hara! Meza! Ikus dezakezue argazkian. Txoko batean baztertuta, hesiz inguratuta (soilik -benetan- otoitz egitera doazenak pasa daitezen) eta, entzun audioan: latinez. Argazkiek klikak eta bisitarien solasaldiak dira hondoko musika. Bikain...

Eliza hain handia izanda (2,3ha ditu) eta berez bere funtzioa dena hain gutxitan (eta toki marjinalean) betetzea... Nabari da zein den gaur egun gailentzen den helburua Vaticano hirian.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide