UKML. Veni, vidi, audivi: San Petri basilikako kupula

Ainhoa Basarrate Astobiza 2015ko ira. 15a, 11:32

Munduko kupularik altuena da - 136 metroko garaiera dauka - eta, noski, Vaticanoko eliza nagusiaren parte da. 551 eskailera, hainbat korridore estu eta pasabide okertuen ostean, iritsi ginen. Zirraragarria handik goitik ikusten dena - batez ere Vaticanoaren zatirik handiena hartzen duten lorategi arranditsuak... Bertigoa alde batera utzi eta goiko balkoia inguratzen duen kaiola moduko horretara gerturatzea ikusgarria da benetan. 

Erroma, betiereko hiria, beste perspektiba batetik ikusi - eta entzuteko - aukera eskaintzen du kupulak. Ia- ia Google Maps erabilita egin dezakezun bezala, baina hiri magiko horren zaratek eskaintzen duten giro bereziarekin. Ikusi argazkia, baina gozatu 'musikaz'. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide