UKML. Veni, vidi, audivi: Caracallako termak

Ainhoa Basarrate Astobiza 2015ko ira. 16a, 12:26

Garai batean Erroma inperialean zeuden baino publikoetatik luxuzkoenak ziren Karakallako termak. Hainbat igerileku, aldagela, bainuontzi… liburutegi bat ere bazeukan eraikinak. Oso handia da gunea eta izugarria, gaur egun hondarrak baino ez badaude ere. Bertatik ibiltzea itzela izan behar zuen…

Uztaila amaierako beroari aurre eginez joan ginen bertara. Bertatik ibiltzean konturatu ginen –ia- apaindura guztiak galdu dituela. Oraindik ikus daitezke mosaiko batzuk eta estatuen zatiak, baina garai batean izan zuen xarmaz gabetu dute Karakalla –antzineko beste gune askorekin museoek egin duten moduan.

Igerilekura sartzeko erabiltzen zituzten eskailerak, aldiz, hor daude oraindik, tabula lusoria batean parean, igerilekuaren ertzean puxtarriekin jolasteko erabiltzen zuten marmol zatia.

 Igerileku nagusi hori zegoen tokian atera genuen hor goiko argazkia, baina audioan entzun dezakezuenez, ez dago ur edo plisti-plasta arrastorik. Erromako txoko honetan area baino ez da entzuten.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide