UKML. Veni, vidi, audivi: Villa Borghese parkea

Ainhoa Basarrate Astobiza 2015ko ira. 20a, 11:12

Etxera bueltan ekarriko zigun hegazkina hartu aurretik, lasai-lasai paseoan atera ginen Erromako parke handienetik. Astebetez kaleetatik ibili ondoren, museo artean, monumentuak ikusten, bero izugarriarekin... bazen lasaitasunerako garaia!

Villa Borghesek gordetzen dituen Erromako bistak izugarriak dira. Italiako hiriburura bazoazte eta denbora badaukazue, ez ezazue inolaz ere galdu! Ikusgarria da, benetan.  

Laudion daukagun gure parke maitearen antzekoa da (Ea berpiztea lortzen dugun!). Zuhaitz exotikoak daude, antzeztokiak, ibaia, urmaelak... Bueno, gurea baino handiagoa da eta Shakespeareren The Globe antzerkiaren erreplika ere badauka... baina tira! Ni liluratuta geratu nintzen parkeak daukan giroarekin.

Audioan entzun dezakezuen moduan, kaleko musikariek, txorien laguntzaz, gure bidaiaren azken eguneko soinu banda interpretatu zuten goiz hartan. Erromak harrapatu gintuen eta hitzeman genuen: noizbait itzuliko gara!

Ciao Roma! Grazie mille! 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide