Gure Esku Dago ekimenak antolatutako ekitaldian sentikortasun politiko ezberdinetako ehunka herritarrek Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute Laudioko plazan egindako ekitaldian. Era berean ekainean Iruñea eta Durango lotuko dituen giza-katean parte hartzeko deia luzatu dute.