Orthodox // Díaz, Serrato, Tejero & Webster Quartet // Maresti

Erabiltzailearen aurpegia Orbeko Etxea 2016ko mai. 24a, 21:53

Spanish Progressive/Doom/Jazz Rock band Orthodox From the album "Axis" (Releases 18th Dec 2015) https://www.facebook.com/orthodoxband/?fref=ts http://www.alone-records.com/ http://alone-records.bandcamp.com/album/axis

>ORTHODOX

Aurkezpen handirik beharko ez lukeen taldea dugu. Sevillan 2004ean sortuak, estatuko lehendabiziko Doom Metal belaunaldian. Hirukote gisa argitaratu zituzten euren estreineko "Gran Poder", "Amanecer en Puerta Oscura", "Sentencia" eta "Baal" diskoak, Alone Records eta Southern Lord-en zigilupean. Garai honetan Frantziako Hellfest-en, Birminghameko Supersonic-en edota Primavera Sound-en jo izan zuten. 

"Doom" edota "metal" etiketak nabarmenki motz geratzen zaizkie, askoz haratago baitoaz. Ornette Coleman, Ligeti, edota Manowarren jarraitzaile sutsuak, ez da batere arraroa eurentzat free jazz-a, andaluziar folklorea eta esperimentazioa uztartzea euren proposamenean. 

Euren seigarren erreferentzia diskografikoa den "Axis"-ekin datoz, oraingo honetan Borja Díazek (bateria) eta Marco Serratok (baxua ta ahotsa) osaturiko bikoan birsortuak. Iaz High On Fire-ekin biran eta aurten Gasteizko Cosmic Fest jaialdian egon eta gero, Euskal Herrira datoz beste behin ere.

https://orthodoxband.bandcamp.com

 

>DÍAZ/SERRATO/TEJERO/WEBSTER QUARTET

Orthodox biran egon ziren Ingalaterran iazko irailean Dead Neanderthals holandarrekin. Beno, ba Colin Webster (saxo tenore ta baritonoa) eta Ricardo Tejerorekin (saxo altua) egun batez Londreseko estudio batean elkartu eta 8 free-jazz pieza latz grabatu zituzten. Hemen entzungai:

https://rawtonkrecords.bandcamp.com/album/spain-is-the-place

 

>MARESTI

Triames haundiaren alter ego esperimentala. Tresna akustikoen bitartez soinu elektronikoen bilaketa eta esplorazioa. Gong drone!

http://maresti.bandcamp.com/releases

_________________________________________________

_________________________________________________

 

Orbeko Etxea, Katuxa Ibarra zenbaki gabe. Laudio, Ipar Araba

Ekainak 1, asteazkena. 20:00tan, Satán.

5 euro ziztrin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide