Ostiral honetan, Porröt Ekoizpenen eskutik, stoner-rock gaua Orbeko Etxean
5€uroren truke 21:00etatik aurrera:
>Fetitxe (Arrigorriaga)
2012an sortuak, abiada biziko bidea egin dute. Beraien estudioko estreinako lana, '1983' izeneko disko txikia izan zen, eta 2013ko martxoan kaleratu zen EP formatuan. Musikalki, Rock, Grunge eta Stoner doinuak lantzen dituzte."Distantzien Artean" diska aurkeztuko dute emanaldi honetan.
>Voltaia (Zumaia)
Zumaiako Voltaia taldeak disko berria kaleratu du "Medusa" izenpean. Mauka Musikagintza diskoetxearen zigilua du lan berriak, eta Gaztain estudioetan grabatua izan da Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Honakoa taldearen iraupen luzeko bigarren diskoa da, non euskaraz abesturiko hamaika kantu batzen dituen rock eta stoner giroak nagusitzen direlarik.
Oharra: Azken orduko aldaketak egon dira, beraz, aurreko hitzordua, El Altar del Holocausto taldearekin ez dauka baliorik
Facebook hitzordua:
https://www.facebook.com/events/230072544048103
#OrbekokEre15