One Burning Match // Barbakore

Erabiltzailearen aurpegia Orbeko Etxea 2016ko mar. 21a, 11:09
Song by One Burning Match : - website : http://www.oneburningmatch.com - Sound : http://oneburningmatch.bandcamp.com/ - Book : https://www.facebook.com/pages/One-Burning-Match/494715767274551?ref=hl Video by Dj Stion : - Website : http://weirdfarm.vuegate.net/ - Youtube : https://www.youtube.com/user/DJSTION Lyrics : D.I.Y or die It's starting with A lack of solutions An inner cry to liberate Break down
>ONE BURNING MATCH
 
Uauuuuu!! Berriki deskubritu ditugu Clermont Ferrand (Frantzia)-eko lagun hauek eta aho bete hortz laga gaituzte. Hardcore/Punk-aren amorrua eta melodia oinarri, crust eta screamo zertzeladekin, tonteria gutxi elementu hauekin. Letra engainatuak, DIY jarrera....Tatuaiak, pitbullak eta malote aurpegia ipintzen duten poserrak ikusa gura badituzu, hau ez da zure taldea. From Ashes Rise, Comeback Kid, F-Minus, Momentum...etorri zaizkigu burura. Lan luze bat eta bi EP atera dituzte dagoeneko, eta egia esateko, desiratzen gauz zuzenean ikusteko!!
 
 
 
 
 
>BARBAKORE
 
 
 
2014ean sortuak, ezkerraldeko laukote hau dugu Euskal Herriko hardcore eszenaren itsasargietako bat. Eskola zahar zein berriko elementuak uztartzen dituzte, abiadura eta indarra, aho batez koreatzeko leloak....demasa. Guk atsegin dugun hardcore kaletarra, egiazkoa, musika zein jarrera jakin batekiko harrotasuna islatzen duena. Berriki izen bereko EP bat kaleratu dute, bost ereserkiz osatuta. Gainera, esan beharra dago: kriston jendea dira, jatorrak, apalak eta autentikoak. Aspaldi honetan ezker eskuin jotzen dabiltza, eta euren zuzenekoak ez du inor ezaxola uzten. Una puta fiesta. Euren diñoen moduan: menos folklore y más hardcore! Pan duro sasikumeak!!
 
 
 
 
 
 
#OrbekokEre15
 
 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide