The Capaces taldea gurean izango da berriro. Bartzelonako taldea bere zuzenekoa eskainiko du martxoaren 18an (DOLUMIN BARIKUA) sekulako 2 taldekin batera.
Bartzelonako punk rock banda oldarkorra, abiadura biziko musika jorratzen dute, emakume ahots auskor eta erabatekoaz. Europa mailan sarri aritu izan dira kontzertu biran eta 2012an Ameriketako Estatu Batuetan ere izan ziren 25 kontzertu eskainiz. 1998tik martxan, gaur egunera arte lau disko kaleratu dituzte: "Born to punk" (2003), "Amplifired" (2005), “The Restless Breed” (2007) eta "Whatever it is,I'm against it!" (2010). Tartean, beste dozena erdi lan beste talde batzuekin elkarlanean. Zuzenean, eztanda egiteko prest den erloju bonba!
>The Capaces (Furious Punk'n'Roll Discharge, BCN)
https://www.reverbnation.com/thecapacespunk
Dagoeneko, Fly Shit ez da Bergarako gaztetxearen abaroan ilusioz eta ausardiaz hardcoreari ekin zion gaztetxo talde hori. Urte asko eman dute kontu honetan, taldea 1996an sortu baitzen. Diskografia ez oso mardula baina ineteresgarria utzi dute atzean (FlyShit 2001an; Bizitza...baina nola bizi?2004an; Arnas bakoitzeko ernetzen 2010ean, Barneko ahotsaren bila.(2015)). Urteak igaro ahala, eskarmentua bildu dute eta, apurka apurka, estatus bat irabazi dute euskal hardcorearen esparruan, gutxi baitira 90etako hamarkadaren erdialdean sortu eta oraindik indarrean dauden euskal hardcore taldeak. Eta orain, 20 urte ospatzeko biran daude murgilduta.
Laudioko kontzertu honetan berezia izango da gainera, Iker momentuko baxujoleak ezingo du jo, eta bere ordez Osto 15 urtez Fly Shiteko baxujolea izandakoa bueltatuko da kontzertu honetarako bakarrik.
>Fly Shit (HxC Masters, Bergara) 20URTE BIRA!
Enkarterrietatik zapatila ustartzen duten "gazteak" izango ditugu gaua borobiltzeko. JAN bezalako kide ohiak ditugu Rednik (Kinder alderantziz idatzita) bikotea. Los Huevos de Kinder proiektutik, nola ez HxC old skool bizia eta azkarra zuzenean gure burmuinak astintzeko asmoarekin!